WEST SIDE STORY
MUSIKA ETA KOREOGRAFIAREN ERLAZIOA
Erabilitako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=bxoC5Oyf_ss
West Side Story Romeo eta Julietaren istorio famatuan oinarrituta dagoen musikal bat da.
Libretoa Arthur Laurents-ek idatzi zuen eta obra 1957an estreinatu zen (froga Washington
D.C.-en eta estreinu ofiziala New York-en). Musika Leonard Bernsteinek konposatutakoa da
eta koreografia Jerome Robbins koreografo famatuak sortu zuen. Bi artista hauek aurretik
elkarrekin lan egin dute beste sorkuntzetan, adibidez Fancy Free balleta (honetan oinarrituta
egin zen “On The Town” musikala eta ondoren pelikula famatua). Musikal honek ospe
handia izan zuen Broadway-en, horregatik Robert Wise zinema zuzendariak zinemara
eramatea erabaki zuen 1961ean pelikula estreinatuz.
Dantzari artean oso famatuak dire Jerome Robbinsen koreografiak, baina ezagunetarikoak
West Side Story-ko koreografiak dira, gehien bat “Prologue” piezarena. Musika eta dantza
honekin hasten da pelikula eta hasieratik harrituta uzteko gai dira.
Lehenengo musikari buruz hitz egingo dugu. Pieza “West Side
Story: Act I: Prologue” du izena eta intrumentala besterik ez da.
Abesti hau entzutean, musikaleko beste melodia batzuk aurkituko
ditugu, esan dezakegu obran zehar entzungo ditugun melodien
aurkezpena egiten digula. Musikala ezagutzen baduzu, jakingo
duzu New York-era heltzen diren puertorrikarren eta bertako
amerikar txurien arteko gatazkak erakusten dituela, eta bi taldeak
borrokan egongo direla. Beraz bi etnia ezberdin aurkituko ditugu,
Amerikarrak (Europako jatorrizkoak) eta Puerto Rico-ko
herritarrak. Musika aldetik, Berstein-ek, bi kulturak elkartzen
saiatu zen garaian Estatu Batuetan hain popularra zen jazz-a eta
erritmo karibeñoak nahasten. Bi jeneroak oso ondo bereizten dira
obran zehar, eta baita nahastu ere, konpositoreak ederto
elkartzen baiditu.
Jerome Robbins-ek obra hau egin aurretik hainbat musikaletan koreografiatu egin zuen
Broadway-en: Billion Dollar Baby (1946), High Button Shoes (1947), Call Me Madame
(1950), El rey y yo (1951), The Pajama Game (1954)... Baina bere musikal-karrera bultzatu
zuena West Side Story izan zen. Hau egin ostean beste musikal oso famatuetan parte hartu
zuen, adibidez Funny Girl edo El Violinista En El Tejado. Haren koreografietan ballet
klasikoko teknikako ezaugarriak aurkituko ditugu jazz dantzarekin eta tap dance-arekin
batera (Estatu Batuetan oso popularra zena).