SAILKAPENA
Aurrean daukagun testua jatorriaren aldetik lehenengo mailakoa da, formaren aldetik juridikoa
eta edukiaren aldetik sozio-politikoa.
Testuaren egilea Cádizko gorteetako liberalen taldea izan zen, XVIII. mendeko Ilustrazioaren
ondorengoak. Espainia modernizatu eta garatu nahi zuten, sistema parlamentarioaren eta
absolutismoaren amaieraren aldekoak ziren, horrexegatik Independentzia Gerraren urteetan
(1808-1814) iraultza liberal burgesa egiten saiatu ziren, konstituzio hau honen adibidea da.
Konstituzio hau Cádizen, Independentzia Gerra (1808-1814) urteetan, aldarrikatu zen eta
Espainiako nazioari zuzenduta dago, edozein pertsonak irakur zezakeen, beraz testu publikoa
da. Testu honen asmoa Espainiaren marko juridikoa aldatzea da, hau da, absolutismoarekin
amaitzea eta monarkia parlamentario bati hasiera ematea.
TESTUINGURU HISTORIKOA
Independentzia Gerra (1808-1814) Espainiak Frantziaren kontra burutu zuen gerra da. XIX
mende amaieran Espainiako erregea Karlos IV.a (1788-1808) zen. Bere erreinaldian Frantziako
Iraultza (1789) gertatu zen, non absolutismoarekin amaitu zen Frantzian. Iraultza horren ideiak
Espainiara ez ailegatzeko helburu, Frantziarekin harremanak apurtu zituen eta haren aurka jo
zuen Konbentzioko Gerran (1795-1798). Baita ere Ingalaterraren aurkako gerrari ekin zion
(1796-1798). Bi gerrak galdu zituen, Ogasuna suntsituz eta fama txarra bereganatuz. Ondorioz,
Godoy balido gisa aukeratu zuen baina biak ez ziren Espainiako arazoak konpontzeko gai izan,
eta gero eta aurkaritza handiagoa bereganatu zuten. Baina Napoleon agintera ailegatu zenenan,
Frantziarekin harramanetan jarri ziren berriro Fontainebleuko Itunaren (1807) bitartez, non
adostu zen Espainiak Frantziari haren lurretatik pasatzea utziko ziola Portugal konkistatzeko,
ondoren bien artean banatuko zuten Portugal. Baina Napoleon egoera aprobetxatu zuen eta
Espainia ere okupatu zuen. Ondorioz, Karlos IV.ak gizartearen babesa galdu zuen, eta bere
semeak, Fernando VII.a izango zena, nobleek lagunduta porrot egin zuen El Escorial (1807)
izeneko aitaren kontrako konspirazioa antolatu zuen. Horren ostean, Aranjuezko (1808)
altxamendua gertatu zen non herria, nobleziak gidatua, erregearen kontra matxinatu zen eta
Karlos IV.a bere semearen alde abdikatu zuen, baina damutu egin zen eta koroa berreskuratu
nahi zuen. Napoleon bitartekari agertu zen, biak Baionara gonbidatu zituen eta han bien
abdikazioa lortu zuen eta Espainiako koroa bere anaiari (Josef I.a) eman zion. Bitartean,
frantsesek 1808rako Madrilera ailegatu ziren. Madrilgo herritarrek hau ikusita frantsesen kontra
altxatu ziren 1808ko maiatzaren 2an, frantsesek matxinada erreprimitu zuten eta fusilamendu
batzuk agindu agindu zituzten. Berehala hasi zen gerra.
Frantsesen alde jarri ziren espainiarrak frantsestuak deitu ziren. Batzuk Josef I.aren gobernuan
parte hartu zuten eta Baionako Estatutua idatzi zuten (1808). Estatutu hau Napoleonen inposizio
bat izan zen. Botere guztiak erregearen esku uzten zituen eta, eskubideen eta izaera liberaleko
erreforma batzuk aitortzen zituen.
Aldi berean, hiri guztietan ideologia desberdineko partaidez osatutako (absolutistak eta
liberalak) Juntak (erregearen papera egiten zuten erakundeak) eratu ziren. Liberalek egoera
desorekatu hau aprobetxatu zuten Erregimen Zaharrarekin amaitzeko eta Frantzian egin ziren
aldaketa eta erreforma batzuk egiteko. Cadiz frantsesek okupatu ez zuten hiria zenez, han bildu
,zen Junta Zentrala aginte edota erregearen ordezkari gisa. Junta Zentralak Gorteen deia egin
zuen eta, liberalek nagusitasuna zeukatenez, Espainiako lehenengo konstituzioa idatzi zuten
(1812), gero analizatuko dena.
Hau guztia gertatzen zen bitartean gerra zegoen. Frantsesek ia penintsula osoa okupatu zuten
1812rako. Gerra honetan herriak erabili zuen taktika "gerrilla" izan zen. Herritarren boluntarioen
partida militarrak ziren, behin eta berriz frantsesak eraso ondoren, ezkutatzen zirenak herrietan.
Urte honetan, Napoleonek Espainian zeuden zenbait tropa Errusian behar zituenez, haien
gainbehera hasi zen. Espainiak Wellingtonekin (Ingalaterrako komandantea) batera frantsesak
garaitu zituzten Gasteizko eta San Martzialen guduetan (1813). 1814an Valençayko Ituna sinatu
zen eta Napoleonek Fernando VII.ari bueltatu zion koroa. Erregea itzuli zen Espainiara eta
Cadizko Gorteek egindako guztia ezabatu zuen absolutismoa berrezarriz.
ANALISIA
Sarreran Fernando VII.a aipatzen da errege. Karlos IV.aren hanka sartzeen ondorioz liberalek
Karlos IV.a ukatu eta bere semea onartu zutelako. Liberalek bere izenean hitz egiten dute
erregea kanpoan zegoelako.
1. artikuluak esaten du Espainia "hemisferio bietako espainiar guztien batuketa" dela. Honekin
Amerikako koloniek zeuzkaten independentzia nahiekin amaitu nahi dute.
3. artikuluak subiranotasuna "nazioan " ezartzen du. Hemen ikusten da Erregimen Zaharreko
absolutismoa amaitutzat ematen dutela.
8. artikuluak zergak berdin pagatu behar direla esaten du. Erregimen Zaharreko nobleziaren eta
elizaren pribilejioen kontra jotzen du; baita Espainian oraindik zeuden foruen kontra, euskal
lurraldeak erregimen fiskal komunean sartu nahi zituztelako. Denborarekin honek Gerra
Karlistak ekarriko ditu.
12.artikuluak katolizismoa erlijio ofiziala dela esaten du. Hemen Ikusten da liberalen pentsaera:
erreforma politikoak eta ekonomikoak nahi zituzten, baina tradizioari leial izaten jarraitzen.
14. artikuluak monarkia parlamentarioa sistema politikotzat ezartzen du. Beraz, orain boterea
banatuta egongo da, hurrengo hiru artikuluak zehazten duten bezala. Erregeak edukiko du
botere betearazlea. Botere legegilea partekatua dago parlamentu eta erregearen artean.
Botere judiziala epaitegi independentetan ezartzen du. Beraz, erregeak boterearen zati bat
galtzen du baina garrantzia izaten jarraitzen du.
Azken artikuluak Karlos IV.aren garaian Iraultza Frantsesa (1789) lehertu zenenan ezarri zen
zentsura zorrotza (idei ilustratuen aurkakoa) ezabatzen du.
ONDORIOA
Garrantzi handiko testua da lehenengo konstituzioa izan zelako eta oso aldaketa sakonak ezarri
zituelako. Dokumentu honekin absolutismoa ezabatzen da bide liberala eta parlamentarioari
hasiera emateko. Baina ez zuen eragin praktiko handirik izan Espainia gerran murgilduta
zegoelako eta frantsesek ia Espainia osoa okupatuta zeukatelako. Gainera, Fernando VII.a
1814an erbestetik bueltatu zenenan, Cádizko gorteak desegin eta han egindako legeak abolitu
zituen, absolutismoa berrezarriz.
,2.TESTUA: PERTSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)
SAILKAPENA
Aztertuko den testua jatorriaren aldetik, lehenengo mailakoa da; edukiaren aldetik, politikoa;
eta formaren aldetik, soziopolitikoa.
Testua Cádiz-ko Gorteen diputatu absolutisten talde batek idatzi zuen, Fernando VII.ari leialak
zirenak. Testuan ikusten denez, antzinako erregimenera bueltatu nahi dute Cádiz-en hasitako
joera liberalarekin amaitzeko.
1814ko apirilaren 12an dago idatzita Madrilen, Independentzia gerraren (1808-1814) amaieran,
Frantsesak Españatik bota berri zituzten. Urte honetan, Fernando VII.a Espainiara bueltatu zen
eta absolutismoa berrezarri zuen (1814-1833). Manifestua erregeari zuzenduta dago (Fernando
VII.a), beraz, testu pribatu bat da. Hala ere, denborarekin testua publikoa bilakatu zen.
Testuaren asmoa monarkia absolutista bat berrezartzea zen.
TESTUINGURU HISTORIKOA
Testu hau Independentzia Gerraren amaieran kokatzen da (1808-1814). 1812. urtean, Frantziak
penintsularen ia kontrol osoa zuen. Bitartean, Junta Zentralak Gorteak bildu zituen Cádiz-en
(Frantsesen menpean ez zegoen hiria) eta 1812ko konstituzioa idatzi zuten, joera liberalekoa.
Urte horretan, Napoleonek Espainiatik tropak kendu behar izan zituen Errusiera eramateko.
Egoera hori aprobetxatuz, Espainiako armadak, "gerrillaren" taktika erabiliz, (herriko
boluntarioen talde bat zen, ezkutatzen zirenak eta Frantsesak behin eta berriro erasotzen
zutenak) eta Wellingtonekin San Martzialgo eta Gasteizko guduetan (1813) garaitu zituzten
Frantsesak eta Espainiatik bota zituzten. Honen ondoren, Napoleonek Valencayko Ituna (1814)
sinatu zuen, non Espainiako tronua Fernando VII.ari bueltatzen zion. Itun horrekin eta
Pertsiarren Manifestuarekin (1814) batera, geroago analizatuko dena, Fernando VII.a Espainiara
bueltatu zen eta absolutismoa berrezarri zuen. Seiurteko absolutista (1814-1820) hasi zen.
Garai honetan Fernando VII.ak Cadizeko Gorteetan egindako lege guztiak eta 1812ko
konstituzioa abolitu zituen. Baita ere, Inkisizioa, gremioak, Mesta eta foruak berrezarri zituen.
Honekin batera, Espainia Aliantza Santuko kidea bihurtu zuen, absolutismoa defendatzen zuen
Europako potentzia absolutisten taldea.
Hala ere, zenbait arazo izan zituen; Amerikako kolonien independentzia gerretan parte hartu
behar izan zuen eta honek ogasunaren porrota ekarri zuen. Ez zen gai izan ogasuna
onbideratzeko, nahiz eta sistema fiskala hainbat aldiz erreformatu. Honen arrazoia, Fernando
VII.aren gobernuaren ezegonkortasuna izan zen.
Hau ikusita, liberalek absolutismoarekin amaitu nahi zuten. Zenbait altxamenduren porrotaren
ondorioz, 1820ko martxoaren 7an, Rafael de Riego jeneralak buru zuen kantonatutako armada
altxatu egin zen eta arrakasta izan zuen. Horren ondorioz, Fernando VII.ak 1812.ko konstituzioari
zin egin behar izan zion eta Hirurteko Liberala (1820-1823) hasi zen.
Garai honetan, bi gobernu egon ziren, liberal asaldatuena (preso politikoak askatu, Inkizizioa
kendu, Gorteetarako hauteskundeak egin eta Milizia Nazionala berrantolatu zuena); eta liberal
moderatuena (elkarte patriotikoak eta gremioak abolitu, elizaren lurrak desamortizatu eta
nobleen maiorazgoa kendu zuena). Fernando VII.a dekretu liberalak sinatzera behartua izan zen
hiru urte hauetan. Orduan, 1822an errege guardiak estatu-kolpe bat egin zuen, porrot egin
zuena. Horren ostean, gobernu asaldatuak eratu ziren. Hori ikusita, Aliantza Santuak Frantziako
, San Luisen Ehun Mila semeak bidali zituen Espainiara (1823), hau inbaditzeko. Hala gertatu zen
eta 1823an Fernando VII.a absolutismoa berrezarri zuen Espainian. Hamarkada Gaitzesgarria
hasi zen (1823-1833).
Hamarkada honetan absolutismoa berrezarri zen baina aldaketa moderno batzuekin.
Deigarriena Inkizizioa ez berrezartzea izan zen, honek zenbait absolutistei haserretu zuen eta
Fernando VII.aren anaiaren alde jarri ziren (Karlos Maria Isidro), Karlismoa sortuz (Inkisizioa
berrezartzea eta Karlos Maria Isidro erregearen ondorengoa izatea eskatzen zuten absolutisten
taldea). Gainera, Fernando VII.a bakarrik alaba bat izan zuen, Isabel, eta Berrespen Pragmatikoa
(1830) argitaratu zuen Lege Salikoa indargabetzeko eta bere alaba erregina izan zezan. Honek
ekarriko zuen, Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, Lehenengo Gerra Karlistaren hasiera
1833ko irailaren 29an. Honetaz aparte, aipatzekoa da Espainiak kolonia guztiak (Kuba, Puerto
Rico eta Filipinak izan ezik) galdu zituela hamarkada honetan.
ANALISIA
Lehenengo paragrafoaren hasieran, pertsiarren ohitura bat (anarkia bost egun igarotzea erregea
hil ostean) Fernando VII.ari independentzia gerran gertatukoarekin konparatzen dute. Hau da,
Cádiz-ko Gorteetan gertatutakoa (1812.ko konstituzioa, lege liberalak etab.) anarkiatzat hartzen
dute testua idatzi zuten absolutistek.
Gero, testuan Fernando VII.a sei urte gatibu egon zela esaten da. Honek, Fontainebleauko Itunak
(1807) sorrarazitako aurkaritzaren ondorioz, El Escorialeko prozesuan (1807) eta Aranjuezko
matxinadan (1808) gertatutakoa ikusita, Napoleonek, gatazkaren bitartekari gisa, antolatu
zituen Baionako Abdikazioen (1808) ondorioz (non Karlos IV.a eta Fernando VII.ak Josef I.aren
(Napoleonen anaia) alde abdikatu zuten) Fernando VII.ak Frantziara erbesteratzeari egiten dio
erreferentzia.
Lehenengo paragrafoaren amaieran, Cádiz-ko Gorteen diputatu absolutistak, testuaren egileak
alegia, Espainiako benetako ordezkariak direla adierazten dute. Beste hitz batzuetan, diputatu
liberalek ez direla Espainia ordezkatzeko gai.
Bigarren paragrafoan, absolutismoaren joera erlijiosoa azaltzen da, hau da, jainkoak erregeari
ematen dizkiola botereak eta Espainia estatu konfesional bat izan behar dela.
Hirugarren paragrafoaren hasieran, absolutistek gorteak antzinako eran eratzea eskatzen dute,
hau da, hiru estamentutan banatuta zeudenak non estamentu bakoitzak boto bat zuen.
Ondoren, absolutistek Cádiz-ko Gorteetan egindako dekretuak eta 1812.ko konstituzioa
deseuztatzea eskatzen dute. Hau da, monarkia parlamentarioa absolutista bihurtzea; botere
banaketa kentzea; gizonezkoen sufragio unibertsala deseuztatzea; 1812ko konstituzioak
ezartzen zituen giza eskubideak kentzea; Milizia Nazionala kentzea eta Jaurgoak, Mesta,
Inkizizioa, Gremioak eta Euskal foruak berrezartzea.
ONDORIOA
Garrantzi handiko testua da, testu honekin eta Valencayko itunarekin batera, Fernando VII.ak
absolutismoa berrezarri baitzuen Espainian 1814.an, Frantziako erbestetik bueltatu zenean.
Testuak baita ere agerian uzten du, garai horretan, oraindik absolutismoaren aldeko pertsonak
geratzen zirela Espainian. Izan ere, Hirurteko Liberala (1820-1823) kenduta, monarkia
absolutista bat egon zen indarrean 1814-1833 urteetan, Seiurteko Absolutistan (1814-1820) eta
Hamarkada Gaitzesgarrian (1823-1833) alegia.